Awake-Gasteiz neska-mutil gazteen hezkuntza emozionala sustatzen duen elkartea da. Horretarako, bizipen-tailerrak antolatzen ditu gazteei laguntzeko beren berezko gaitasunak eta bertuteak ezagutu ditzaten. Tailerren bitartez gazteei errazten zaie helburuak eta ahaleginak sormenez eta osotasunez garatzea.
Elkartearen helburua da jakin-minez beteriko gazte sentiberei laguntzea, benetan nor diren, munduan zer leku duten eta beren bizitzei zer norabide eman nahi dieten jakin dezaten.Awake-Gasteiz La Akademia egitasmoan oinarrituta dago, Borja Vilasecak 2011n sortutako doako hezkuntza emozionaleko proiektuan.
Misioa
Ingurune seguru batean gazteen potentziala piztea, beren burua aurkitzeko bidaia batean murgil daitezen eta beren bizi-asmoa aurki dezaten. Erantzukizun pertsonalerantz eta sozialerantz gidatuak izango dira, beren bizitzan eta ingurunean aldaketa positiboa sustatu dezaten.
Ikuskera
Eragin soziala sortzea, gazteak ahaldunduz, haien inguruneak eta gizartea, oro har, eraldatzen dituzten aldaketa-eragile bihur daitezen.
Balioak
Batasunaren kontzientzia. Konektatuta gaude eta egiten dugunak eragina du. Malgutasuna. Malguak gara, aniztasunean mugitzen gara, eta banakotasuna eta indibidualtasuna onartzen ditugu. Koherentzia. Pentsatzen, esaten eta egiten dugunak gure balioekin bat egiten du. Pasioa. Gustatzen zaiguna egiten dugu, zoriontasuna ematen digu eta bizi-energiaz betetzen gaitu.
Gazteen garapena eta gauzatze egokia bultzatzea, bai maila indibidualean, bai sozialean, bizitza betea eta zentzuzkoa izateko beharrezko tresnekin trebatuz, erantzukizun pertsonala eta soziala sustatzeko.
HELBURUAK
HELBURU ZEHATZAK:
HELBURU OROKORRA:
AUTOEZAGUTZA: Norberaren ezagutzan sakontzea, autoestimuan, konfiantzan, balioetan eta sinesmenetan lan eginez.
GARAPEN PERTSONALA: Buruaren, emozioen eta gorputzaren kudeaketa eraginkorra edukitzeko tresnak ematea, alderdi positiboak indartuz eta hobekuntza-arloetan lan eginez.
PENTSAMENDU KRITIKOA: Gazteek ingurunearekin duten harremanari buruzko pentsamendu kritikoa sustatzea, indarkeria, diskriminazio eta abusu egoerak aztertuz. Iritzia ematea eta ekintzarako eta hautaketarako gaitasuna aldarrikatzea.
BERDINTASUNA: Genero-berdintasuna eta inklusioa sustatzea tailer espezializatuen bidez. Adituekin lankidetzan maskulinitatearen, feminitatearen eta harreman afektibo-sexualen ikuspegi berriak jorratuz, aniztasuna baloratzen duen ingurune inklusibo bat sortzea.
BIZI-ASMOA, TALENTUA ETA BOKAZIOA: Gazteak gidatzea beren helburua eta bizi-zentzua aurki dezaten, beren ingurunea kontuan hartuz eta erantzukizun globala sustatuz. Gazteak paradigma profesional berri batean sartzea, zentzua duen lanbide baten bilaketara bideratuz.
PARTE-HARTZEA ETA BOLUNTARIOTZA: Boluntariotzaren bidez parte-hartze aktiboa sustatzea, gazteak protagonista eta sortzaile izan daitezen.
Lan taldeari buruzko aipamena
Psikologiako, coaching-eko eta hazkunde pertsonaleko profesionalak.
Awake-Gasteiz profesional talde baten batasunetik eta ilusiotik sortu da. Profesional horiek uste dute pertsonak jaiotzetik datozela berezko programazio, trebetasun eta dohainekin. Informazio hori kontzientziara eramanez, pertsonaren ikuspegia askoz osatuagoa eta sakonagoa da.
Lan taldearen nahirik handiena da bere gaitasunak pertsonen eta, bereziki, gazteen mesedetan jartzea, horrek gizartean eta, beraz, guztion ongizatean eragina izango duela ziurtatuta. Altruismoan eta boluntariotzan ere sinesten dugu, bizi-printzipio gisa.
Coach. Psicóloga en formación.
Raquel Urtaran
Psikologoa
Irati Carrascal
Soinuterapeuta
Luisa Fuentes
Psicóloga. Biodanza
Laura Urrutia
Lan arloko Coach-a


