Zer da?

16 eta 22 urte bitartean baldin badituzu eta oraindik gauzak guztiz argi ez badituzu, zeure burua ezagutzeko gune bat da. Hona etorriko zara nor zaren argitzera, gustuko zaitzaten aldatu beharrik gabe non duzun lekua bilatzera, eta hemendik aurrera nora jo nahi duzun pentsatzera. Zuzen-zuzenean, epairik gabe eta zure erritmora.

Nork egiten du posible?

Zure talentuan eta gauzak aldatzeko duzun gaitasunean konfiantza duen profesional-talde bat. Zure potentziala ezagutzen lagundu nahi dizugu, eta behar duzun bultzada eman, ez bakarrik zure bizitzaren kontrola hartzeko, baita inguruan duzuna ere eraldatzeko.

%100 doako gune bat da, egiten duzun horretan ona zarenarekin konektatzeko, zure indarguneak ezagutzeko eta zeure burua hobeto ezagutzeko. Formularioa betetzea besterik ez duzu egin behar. Zure zain izango gara!

Zer lortuko duzu?

Awakerrak

Proiektua bizi izan duten gazteek kontatzen dutena.

Testigantzak

"DBHko 4. mailan bolada txarra izan nuen eta maila errepikatzeko zorian egon nintzen, eta oso maite dudan irakasle batek esan zidan: "lehenengo gauza buruko osasuna da", ondo egon ezean, ezin nintzen eskolan ongi egon. Gaur egun, itota nagoenean, horretan pentsatzen dut."

Yishaira Ikaslea

"Jakin-minez beteriko gaztea naiz, eta gauza berriak ikasi eta esperientzia zirraragarriak eta berriak bizi nahi ditut. Hortik atera zitzaidan Awake-Gasteizen sartzeko gogoa eta jakin-mina."

Josu Ur-motorren irakaslea.

"Awake tokatzen zaidan asteko egunean ondo sentitzen naiz, ez baitut beste gauzetan pentsatzen, kanpokoa ahaztu egiten zait eta badakit gustura sentituko naizela. Irtetean erlaxatuta eta lasai sentitzen naiz."

Blanca Kulturaren eta arkitekturaren zale amorratua.

Taldea

Raquel-Urtaran-coach

Coach. Psicóloga en formación.

Raquel Urtaran
Luisa-Sonoterapeuta

Soinuterapeuta

Luisa Fuentes
psicologa-mari-luz-vicente

Psicóloga

Mari Luz Vicente Valls
Alex-beltran-de-lubiano-coach

Lan arloko Coach-a

Álex Beltrán de Lubiano
Psicologa-Laura-Urrutia

Psicóloga. Biodanza

Laura Urrutia

Helburuak

Gazteen garapena eta gauzatze egokia bultzatzea, bai maila indibidualean, bai sozialean, bizitza betea eta zentzuzkoa izateko beharrezko tresnekin trebatuz, erantzukizun pertsonala eta soziala sustatzeko.

Autoezagutza
Garapen pertsonala
Pentsamendu kritikoa
Talentua eta bokazioa
Boluntariotza

Edizio

Hautagai

Parte-hartzaile

Jarraitzaile

Awake Bloga

“Behin eta berriz egiten duguna gara. Bikaintasuna, orduan, ez da ekintza bat, ohitura bat baizik ”-Aristoteles Bizi dugun bizitza gure ohituren isla zuzena da, eta, beraz, hor

Idatzi edo bulegora etorri

Vitoria-Gasteiz


    Datuak babesteko araudian xedatutakoaren arabera, AWAKE-GASTEIZek, tratamenduaren arduraduna den aldetik, jakinarazten dizu web-formulario honen bidez ematen dizkiguzun datuak gure tratamendu-fitxategian sartuko direla, eta soilik informazio-eskaerak kudeatzeko erabiliko direla. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagatuko, legezko betebeharra ez bada.
    Tratamenduaren oinarri juridikoa alderdi interesdunen adostasuna da. Interesdunak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, eramateko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubidea du, info@awakegasteiz.org helbide elektronikora idazki bat bidalita. Informazio gehiago jaso dezakezu gure Pribatutasun Politika kontsultatuz.
    Back To Top
    Logotipo Awake Gasteiz blanco

    Hezkuntza emozionala, garapen pertsonala eta berezko talentuen aintzatespena sustatzen ditu, bizitza betea eta zentzuzkoa izateko.

    Promueve la educación emocional, el desarrollo personal y el reconocimientos de talentos innatos para llevar una vida plena y con sentido.

    Non gaude?Donde encontrarnos

    Florida kalea, 17-4ºC
    Vitoria-Gasteiz
    Phone: +34 660603679 / 945046189
    jovenes@awakegasteiz.org

    Social