Erreferenteak: Inspiratu zaitez istorio arrakastatsu hauekin
Zure pasioa lanbide bihurtu nahi?
Erreferenteen Tailerrean beren ametsak bete dituzten hiru gazte ezagutzeko aukera eduki genuen. Haien istorioek lagunduko dizute zeure helburua bilatzen, porrotaren beldur izan gabe.
Adriana Fariñas argazkilariak depresioarekin izandako esperientzia adierazpen-tresna indartsu bilakatu du. «In my mind» erakusketak gaixotasunaren aurkako borrokaren alderik intimoena erakusteaz gain, bere osatze-bidea ere agertzen du. Adrianak animatu gintuen osasun mentalari buruz beldurrik gabe hitz egitera, baita geure helburuen bila aritzera ere.
Julen Axpe: Irakasle izateko bidetik komiko arrakastatsura
Julen Axpek jakitera eman zigun irakasle-ikasketak utzi zituela umoregile izateko ametsa betetze aldera. Europa zeharkatu egin zuen furgonetaz, eta agertoki ugaritan antzeztu egin zuen, bere talentua hobetuz. Ahalegin handia egin zuen eta luze tematu zen fruituak jaso artean: ETBn saio bat lortu zuen, eta, horrez gain, bakarrizketak egiten ditu ekitaldiz ekitaldi. Julenek irakatsi zigun ez dugula aldaketaren beldur izan behar eta garrantzitsuena bideaz gozatzea dela.
Adriana Fariñas: Osasun mentala erakusgarri argazkigintzaren bitartez
Tania Lagunilla: Ahotsa aurkitu duen idazle-berria
Tania Lagunillak bete-betean harrapatu gintuen “En tierra de amapolas” bere lehen eleberriarekin. Liburuak lagundu egin dio idazteko grina aurkitzen. Taniaren ustez, berebiziko garrantzia dauka bere pertsonaiek benetako emozioak irakurleei helarazteak. Sormen-prozesua gurekin partekatu zuen: ideia-etorrien nondik norakoak eta ideia horiek istorioei bizitza emateko nola antolatzen dituen. Taniak ere honakoaz ohartarazi gintuen: hainbat aita-amek oker jokatzen dute haien beldurrak seme-alabengan proiektatzen dituztelako, azken hauen potentziala mugatuz.
Horra hor, besteak beste, Erreferenteen Tailerrean partekatutako hainbat istorio iradokitzaile.
Zeure ametsak betetzeko motibazioaren bila bazabiltza, ez galdu hurrengo edizioa! Zure zain gaituzu!

