KONFIANTZA
Gorputza espazio seguru bezala ulertzeko, eta, konfiantzaz bertan geure buruarekin bizitzeko, autoezagutza sakona behar dugu. Egia da eskarmentuak eta ibilitakoak beharrezkoa den barne-begirada horretarako asko eskaintzen digutela. Barrura joate horretan entrenatu ahal izateko, Konfiantza saioan, gogoeta eta ikuspegi berriak zabaltzen ditugu gure gorputz guztien inguruan. Izan ere, gorputz mentala, emozionala, fisikoa eta energetikoa ezagutzen ditugu. […]
Harreman osasuntsuak. Aniztasun sexuala.
Joan zen astelehenean AWAKE-GASTEIZ hamargarren edizioko nire azken tailerra eman nuen. Oraingoan harreman afektibo-sexualetan komunikazioa eta begirunea izan genituen hizpide. Tailerraren dinamizazioan musika garrantzitsua zenez, une horretan gure aldartea identifikatuko zuen abesti bat aukeratzeko aprobetxatu nuen. Saioa hasi genuen era guztietako musikarekin, geure emozioak bezala. Hasteko, tailerraren gaia azaldu genuen. Horretarako silueta batean idatziz jaso […]
Kontsumo arduratsua, birziklatzea baino gehiago!
Beste urte batez, Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Zentzuz sareko kideok arratsalde bat partekatu genuen Awake Gasteiz 2023-2024 egitasmoko gazteekin. Kontsumo arduratsuaren alderdi txiki bat aztertu genuen neska-mutilekin batera. Gaiak hainbat egunez aritzeko eman zezakeen! Baina bi ordu eta erdi besterik ez genuenez, datu garrantzitsu batzuk aztertu genituen, hainbat galdera egin genion geure buruari, eta, […]
Dirua: Menderatze kontzientea, zeure baloreekin bat
Dinero consciente. La clave para una relación sana con el dinero reside en alinearlo con nuestros valores.
Erreferenteak: Inspiratu zaitez istorio arrakastatsu hauekin
Zure pasioa lanbide bihurtu nahi? Erreferenteen Tailerrean beren ametsak bete dituzten hiru gazte ezagutzeko aukera eduki genuen. Haien istorioek lagunduko dizute zeure helburua bilatzen, porrotaren beldur izan gabe. Adriana Fariñas argazkilariak depresioarekin izandako esperientzia adierazpen-tresna indartsu bilakatu du. «In my mind» erakusketak gaixotasunaren aurkako borrokaren alderik intimoena erakusteaz gain, bere osatze-bidea ere agertzen du. Adrianak […]

