BLOGADirua: Menderatze kontzientea, zeure baloreekin bat

Dirua: Menderatze kontzientea, zeure baloreekin bat

Dinero Consciente

Diruaren nondik norakoak aztertzea:

Tailer honetan, diruaren munduan murgilduko gara. Argi eta garbi azalduko dugu dirua nola eskuratu eta modu arduratsuan nola erabili. Diruarekin harreman osasuntsua edukitzeko diruak geure baloreekin bat egin behar duela argituko dugu.

Polaritateen artean nabigatzea:

Diruaren inguruan dauden polaritateez gogoeta egingo dugu: oparotasuna vs urritasuna. Dirua ulertzeko dugun moduan familia-etorkiak eta kulturak duten eragina aztertuko ditugu. Lan gogorra eta diru errazaren artean sortutako dikotomia ere aztertuko dugu, eta mutur bakoitzak dakarren ondorioa argituko dugu. Bizitzan bezala, oreka dugu diruarekin harreman osasuntsua edukitzeko gakoa.

Zeure dohainak eta talentuak piztea:

Tailerrari amaiera emateko, parte-hartzaile bakoitzaren berezko dohainak eta talentuak landuko ditugu, diru-iturri bihur daitezkeenak, hain zuzen. Astrologiaren ikuspegitik, norbanakoen trebetasunak eta gaitasunak aztertuko ditugu, onartuz, batzuetan, erronkarik handiena gure potentziala onartzea eta aprobetxatzea dela.

Back To Top
Logotipo Awake Gasteiz blanco

Hezkuntza emozionala, garapen pertsonala eta berezko talentuen aintzatespena sustatzen ditu, bizitza betea eta zentzuzkoa izateko.

Promueve la educación emocional, el desarrollo personal y el reconocimientos de talentos innatos para llevar una vida plena y con sentido.

Non gaude?Donde encontrarnos

Florida kalea, 17-4ºC
Vitoria-Gasteiz
Phone: +34 660603679 / 945046189
jovenes@awakegasteiz.org

Social