Harreman osasuntsuak. Aniztasun sexuala.
Joan zen astelehenean AWAKE-GASTEIZ hamargarren edizioko nire azken tailerra eman nuen. Oraingoan harreman afektibo-sexualetan komunikazioa eta begirunea izan genituen hizpide.
Tailerraren dinamizazioan musika garrantzitsua zenez, une horretan gure aldartea identifikatuko zuen abesti bat aukeratzeko aprobetxatu nuen. Saioa hasi genuen era guztietako musikarekin, geure emozioak bezala.
Hasteko, tailerraren gaia azaldu genuen. Horretarako silueta batean idatziz jaso genituen geure bikotekide idealaren balizko ezaugarriak, bost ezaugarri fisiko eta bost nortasun-ezaugarri. Eta oso exijenteak ginela ikusi genuen.
Ondoren geure adiskideen ezaugarriei buruz pentsatu genuen, zer dugun gogoko haiengan, zer onartzen diegun, elkar nola errespetatzen dugun. Eta ohartu ginen ezaugarri horiek bilatu beharko genituela harremana dugun pertsona horrengan.
Gero hausnartzen hasi ginen harremanen inguruan, nolakoak izan beharko ziren harremanak maiztasunez irakurtzen ditugun mitoen eta entzuten ditugun abestien arabera, eta benetan nolakoak diren.
Konturatu ginen maitasunaren eta erromantikoaren inguruan helarazi dizkiguten ideia askok ez dutela balio harreman osasuntsuk eraikitzeko. Aitzitik, ideia horiek bultzatu gaituzte lortzeko eta mantentzeko ezinezkoa den harreman-eredu bat bilatzera, erraz desengainura eta etsipenera eramaten gaituena.
Beti bezala, plazer handia izan da zuekin egotea. Espero dut tailerrak balio izatea harreman osasuntsu eta toxikoen artean bereizteko, norberaren zaintza sustatzeko, harremanetan mugak jartzen ikasteko eta afektibitate osasuntsuko sareak sortzen laguntzeko.
ESKERRIK ASKO!
2024/03/11
Egilea: Cristina Perez Chiquirrin

