Habitos jovenes adolescentes confianza

KONFIANTZA

Gorputza  espazio seguru bezala ulertzeko, eta, konfiantzaz bertan geure buruarekin bizitzeko, autoezagutza sakona behar dugu. Egia da eskarmentuak eta ibilitakoak beharrezkoa den barne-begirada horretarako asko eskaintzen digutela. Barrura joate horretan entrenatu ahal izateko, Konfiantza saioan, gogoeta eta ikuspegi berriak zabaltzen ditugu gure gorputz guztien inguruan. Izan ere, gorputz mentala, emozionala, fisikoa eta energetikoa ezagutzen ditugu.

Horrela ez dugu ahaztuko gugan ezagutu beharreko ezein zirrikitu, antzemateko erraz zein zail izan, aintzat hartuko baititugu askotan baztertzen ditugun alderdiak, beldurra dela-eta onartzen ez ditugunak edo ukatzen ditugunak, barne.

Bibrazioen bidezko praktika batean, bizi ahal izan genituen askotan alde batera uzten ditugun alderdi antzemanezinak. Horrela gorputz fisikoan ere masaje sendagarri eta sakona sentitu genuen. Bizi izan genuen, nahiz eta buruak askotan hitzak jartzen jakin ez, gu garen Osotasuna.

Eskerrik asko elkarri begiratzeko izan duzuen eskuzabaltasunagatik.

Data:  2024/01/29

Egilea: Iratxe de la Torre

Back To Top
Logotipo Awake Gasteiz blanco

Hezkuntza emozionala, garapen pertsonala eta berezko talentuen aintzatespena sustatzen ditu, bizitza betea eta zentzuzkoa izateko.

Promueve la educación emocional, el desarrollo personal y el reconocimientos de talentos innatos para llevar una vida plena y con sentido.

Non gaude?Donde encontrarnos

Florida kalea, 17-4ºC
Vitoria-Gasteiz
Phone: +34 660603679 / 945046189
jovenes@awakegasteiz.org

Social