BLOGAKontsumo arduratsua, birziklatzea baino gehiago!

Kontsumo arduratsua, birziklatzea baino gehiago!

Consumo responsable vitoria

Beste urte batez, Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Zentzuz sareko kideok arratsalde bat partekatu genuen Awake Gasteiz 2023-2024 egitasmoko gazteekin. Kontsumo arduratsuaren alderdi txiki bat aztertu genuen neska-mutilekin batera. Gaiak hainbat egunez aritzeko eman zezakeen! Baina bi ordu eta erdi besterik ez genuenez, datu garrantzitsu batzuk aztertu genituen, hainbat galdera egin genion geure buruari, eta, bide ibilgarriak antzeman genituen, kontsumo-eredu kontzienteago eta jasangarriago baterantz, pixkanaka-pixkanaka, ibiltzen hasteko.

Hasteko, geure kontsumo-ereduaren inguruan dakiguna partekatu genuen, eta aldez aurretik ongi ezagutzen ez genituen alderdietan sakondu genuen. Zer ezkutatzen da janzten dugun arroparen atzean? Eta une oro erabiltzen ditugun telefono mugikorren atzean? Nondik iristen diren, zein baldintzatan ekoizten diren edota zer ondorio sortzen duten berebiziko garrantzia duen informazioa osatzen dute kontsumitzen dugunaz gogoeta egiteko.

Ondoren eztabaidarako tartea zabaldu zen. Zalantza ugari agertu ziren, baina, bestalde, ohartu ginen oinarrian  bat gentozela: dirua irabaztea ezin da pertsonei zein ingurugiroari zor diegun  errespetuaren gainetik egon.

Bukatzeko, talde-dinamika batek aukera eman zigun gure ingurune hurbilean ekonomia jasangarriago eta solidarioago baten eraikuntzan lan egiten duten ekimenak, kanpainak eta ekintzak ezagutzeko. Tailerra bukatu genuen sare bat osatzen dugula elkarri aitortuz. Izan ere, pertsona orok errepikatzen dugu iristen zaiguna, baina, aldi berean, hura ere eraldatzen dugu. Konektatuta gaude, aprobetxa dezagun!

Back To Top
Logotipo Awake Gasteiz blanco

Hezkuntza emozionala, garapen pertsonala eta berezko talentuen aintzatespena sustatzen ditu, bizitza betea eta zentzuzkoa izateko.

Promueve la educación emocional, el desarrollo personal y el reconocimientos de talentos innatos para llevar una vida plena y con sentido.

Non gaude?Donde encontrarnos

Florida kalea, 17-4ºC
Vitoria-Gasteiz
Phone: +34 660603679 / 945046189
jovenes@awakegasteiz.org

Social