BLOGAEMOZIOEN KUDEAKETA

EMOZIOEN KUDEAKETA

inteligencia emocional adolescentes

Oso desberdina da emozioen inguruan hitz egitea edo emozioak sentitzea. Lehenengoa erraz samarra da, bigarrena ez horrenbeste, aztoratzen gaituelako, deseroso jartzen gaituelako…  ez gaude ohituta uneoro sentitzen dugunari arreta eta kontzientzia jartzen. Luze mintzatu ginen emozioez Emozioen Kudeaketa bi  tailerretan.Taldeak nahikotxo zekien haien inguruan: zer diren, zertarako diren, zein diren oinarrizko emozioak, emozio onak eta txarrak ote dauden eta abar.  Modu osasuntsuan haiek kudeatzeko urratsez ere aritu ginen: emozioa antzemateko garrantzia (horretarako gorputza gure gida da); emozioari espazioa emateko eta hura entzun eta onartzeko beharra; azkenik, zer behar dudan jakitea eta emozio horrekin zer egin nahi dudan kontzienteki erabakitzea.

Baina, batez ere, emozioak bizipenetatik lantzen ditugu. Zer gertatzen zait kide baten aurrean geratzen naizenean, eta begietara, isilik,  so egiten diodanean?  Zer sentitzen dut? Zer kontatzen diot neure buruari? Eta kide bat entzuten dudanean triste jartzen duen zerbaiti buruz hitz egiten. Zer gertatzen zait niri une horretan bertan?

Taldekideekin interakzioan aritzeko esperientzia-proposamenen bidez, une bakoitzean gertatzen zaidanaz jabetzen naiz, eta pixka bat gehiago ezagutzen dut neure burua.

Norberak sentitzen duena adierazi ahal izatea, edozer dela ere, besteek epaitu gabe, oso sendagarria da, probatu al duzu?

Espazio seguruak eta konfiantzazkoak, Awake-n, denon artean, bideratzaile eta parte hartzaile gazteen artean sortzen ditugunak bezalakoak, funtsezkoak dira. Eskerrik asko 10. edizioko neska-mutilei buru-belarri aritzeagatik eta agertutako konpromisoagatik!

Datak: 2024ko otsailaren 5a  eta martxoaren 4a.

Egilea: Montse Sáenz de Ugarte

Back To Top
Logotipo Awake Gasteiz blanco

Hezkuntza emozionala, garapen pertsonala eta berezko talentuen aintzatespena sustatzen ditu, bizitza betea eta zentzuzkoa izateko.

Promueve la educación emocional, el desarrollo personal y el reconocimientos de talentos innatos para llevar una vida plena y con sentido.

Non gaude?Donde encontrarnos

Florida kalea, 17-4ºC
Vitoria-Gasteiz
Phone: +34 660603679 / 945046189
jovenes@awakegasteiz.org

Social