DESATXIKIMENDU EMOZIONALA
Besteekin harremanak izateko modua azal daiteke norberaren atxikimendu-maila ulertuz. Txikiak garenetik ikasten dugu gure inguruarekin elkarreragiten, eta bizitza osoan zehar eboluzionatzen du.
Labur azalduta, atxikimendua da gizakiok geure artean lotura sendoak edukitzeko joera. Lotura emozional horiek nola ezartzen ditugun eta nola bizi ditugun (atxikimendu mota) kontuan hartuta, galera edo abandonuaren pertzepzioaren aurrean dugun erantzuna nabarmen alda daiteke. Horrela, zentzua aurki dezakegu gure bikotekideei, lagunei eta familiari atxikitzeko moduan, baita harreman horiek guretzat kaltegarriak direnean edo ondoeza eragiten digutenean ere. Desatxikimendu emozionala lortzeko prozesu osasuntsua ikastea beharrezkoa da geldirik ez geratzeko, kalte egiten digun hori askatzeko.
Joan den astelehenean, desatxikimendu emozional moldagarrira hurbiltzeko tresnak lantzeko aukera eduki genuen. Geure ekintzen hautatzaile eta eragile izatea landu genuen, egoeraren jabe izateko modu positiboan. “Gure mahaiak hankez betetzeaz” hitz egin genuen, eta egunerokotasunean euskarri gehiago eduki ahal izateaz. Azken baliabide gisa, Mindfulness motako erlaxazio-ariketa bat egin genuen, arreta gugan eta gure gorputz-sentsazioan jartzeko. Orainarekin bat egitea funtsezkoa da desatxikimendu egoerak modu positiboan kudeatzeko.
Gogoetak eta eztabaidak egon ziren, bizipenak partekatu genituen eta aukera ona izan zen bestea ulertzeko eta zama partekatzeko.
Eta zu, esteketan atxikitzen al zara?
Eguna: 2024/02/26
Egilea: Beatriz Rizo Durá

