BLOGAESTRESAREN KUDEAKETA

ESTRESAREN KUDEAKETA

Regulación del estrés meditación mindfulness jovenes

Otsailaren 19an, estresaren kudeaketaren inguruko tailer bat gidatzeko ohorea eduki nuen. Topaldia ezagutza partekatzeko abagunea izan zen; horrez gain, bai niretzako bai gazte nerabeentzako loturak sakontzeko eremu bihurtu zen. Tailer hau saio soil bat baino gehiago izan zen; soinuen eta bibrazio sendagarrien bidez egindako bidaia bat izan zen, parte hartzaile bakoitzaren barne izakia esnarazteko eta harmonizatzeko diseinatuta.

Inguruak erronka handia ekartzen bazuen ere, ludoteka baten ondoko areto zaratatsu batean gauzatu baitzen, hain zuzen, aurten saioa aurreratu egin genuen, eta, horren ondorioz, lasaitasun eremu bat sortu genuen, eta, arreta galdu gabe, soinu esperientzian erabat murgiltzeko aukera eduki genuen. Magia Tibeteko ontziekin batera hasi zen; izan ere, haien bibrazioak Lurraren erdigunetik jaiotzen zirela ematen zuen. Haien ondotik honakoak etorri ziren: karilloien txintxin-hots atzemanezinak, shruti box-aren drone mistikoa, kanpai-hotsen deiadar leuna eta kantu harmonikoaren sakontasun limurtzailea. Soinu tresna bakoitza arreta handiz aukeratu genuen barne-bidaia lasai bat errazteko.

Tailerreko esperientziarik handiena parte hartzaileekin banan-banan lan egiteko aukera izan zen. Tibeteko ontziak zuzenean haien gorputzen gainean jarri ahal izan genituen, bibrazioa norberak zelula bakoitzean sentitu ahal izateko.

Erantzuna bereziki esker onekoa izan zen. Saioa bukatzean, bizi izandakoaren inguruko inpresioak eta gogoetak partekatu genituen, eta agerian geratu ziren bizipenen aniztasuna eta praktikak utzitako eragin emozional zein espiritual sakona. Taldearen giroak, parte-hartze aktiboak eta ikaskuntza- eta autoesplorazio-prozesuarekiko benetako interesak markatuta, nabarmen lagundu zuen espazio seguru eta abegikor bat sortzen, non ahots bakoitzak bere lekua eta bihotz bakoitzak oihartzun bat aurkitu baitzuen.

Tailerraren inguruan hausnartu dut, eta ezin dut saihestu benetan esker onekoa sentitzea, hain esperientzia eraldatzaile batean taldea gidatzeagatik. Eskuratu genuen harmonia partekatutako guneetan zabaldu zen, eta, horrez gain, gure artean elkar ulertzeko eta eusteko sarea ehundu genuen, eta, espero dut hura saiotik harago irautea. Estresa kudeatzeko tailer honen muina izan zen gogorarazteko soinuak daukan gaitasuna sendatzeko, batzeko eta barruan dugun zer sakratuena esnatzeko. Parte hartzaileen bizitzetan praktika hauek oihartzuna edukitzen jarraituko dutelakoan, bibrazio eta bake bide hau aztertzen eta partekatzen jarraitzeko inspiratuta sentitzen naiz.

Data: 24/02/19

Egilea: Luisa Fuentes


Back To Top
Logotipo Awake Gasteiz blanco

Hezkuntza emozionala, garapen pertsonala eta berezko talentuen aintzatespena sustatzen ditu, bizitza betea eta zentzuzkoa izateko.

Promueve la educación emocional, el desarrollo personal y el reconocimientos de talentos innatos para llevar una vida plena y con sentido.

Non gaude?Donde encontrarnos

Florida kalea, 17-4ºC
Vitoria-Gasteiz
Phone: +34 660603679 / 945046189
jovenes@awakegasteiz.org

Social