DESATXIKIMENDU EMOZIONALA
Besteekin harremanak izateko modua azal daiteke norberaren atxikimendu-maila ulertuz. Txikiak garenetik ikasten dugu gure inguruarekin elkarreragiten, eta bizitza osoan zehar eboluzionatzen du. Labur azalduta, atxikimendua da gizakiok geure artean lotura sendoak edukitzeko joera. Lotura emozional horiek nola ezartzen ditugun eta nola bizi ditugun (atxikimendu mota) kontuan hartuta, galera edo abandonuaren pertzepzioaren aurrean dugun erantzuna nabarmen […]
ESTRESAREN KUDEAKETA
Otsailaren 19an, estresaren kudeaketaren inguruko tailer bat gidatzeko ohorea eduki nuen. Topaldia ezagutza partekatzeko abagunea izan zen; horrez gain, bai niretzako bai gazte nerabeentzako loturak sakontzeko eremu bihurtu zen. Tailer hau saio soil bat baino gehiago izan zen; soinuen eta bibrazio sendagarrien bidez egindako bidaia bat izan zen, parte hartzaile bakoitzaren barne izakia esnarazteko eta […]
KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA
Joan zen astelehenean 10. edizioko Awake-Gasteiz-ko taldearekin egon ahal izan nintzen Komunikazio Ez Bortitzaren (KEB) inguruan hausnartzeko. Tailerraren helburua zen geure buruarekin zein beste pertsonekin era kontziente batean komunikatzeko tresnak eta baliabideak eskuratzea. Harreman enpatikoagoak, osasuntsuagoak eta asebetegarriagoak edukitzeko eta asebetetzen ez gaituzten eta min ematen digutenei mugak jartzen ikasteko zer egin daitekeen ikusi genuen. […]

