KONFIANTZA
Gorputza espazio seguru bezala ulertzeko, eta, konfiantzaz bertan geure buruarekin bizitzeko, autoezagutza sakona behar dugu. Egia da eskarmentuak eta ibilitakoak beharrezkoa den barne-begirada horretarako asko eskaintzen digutela. Barrura joate horretan entrenatu ahal izateko, Konfiantza saioan, gogoeta eta ikuspegi berriak zabaltzen ditugu gure gorputz guztien inguruan. Izan ere, gorputz mentala, emozionala, fisikoa eta energetikoa ezagutzen ditugu. […]

