ZENTZUDUN PROIEKTU PROFESIONALA
Tailer honetan bi kontzeptu lantzen ditugu: lanaren zentzua eta zentzuzko lana. Lehenengo zatian, elkarrekin hausnartzen dugu zertarako lan egiten dugun, eta lanak zer ematen digun, bai pertsonalki, bai maila sozialean. Biziraupena, ongizatea, lasaitasuna, zoriontasuna eta beste funtsezko ideia batzuk ere agertu ziren aurten. Hortik zentzuz lan egitearen kontzepturantz egiten da aurrera, eta indibidualki hausnartzen da […]

